XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ostiralean egingo genituen elkarren ezagutzak!

Bi egun baino gutxiago nire bizitzak hartu berria zuen norabidera jartzeko!

Seguraski komenigarria izango zen etorkizunaz hausnarketa egiteko denbora hartzea.

Beharbada bi gau haietan ezingo nuen lorik hartu, amaorde batekin eta hiru anai-arrebaordeekin bat-batean aurkitzeak zekarzkidan ehundaka galderak setiatua.

Ideia hartara jartzeko hilabeteak izan banitu ere, ez dut uste nire urduritasuna aregotzea besterik lortuko nuenik.

Gogoan dut berrogeita lau ordu haietan milaka irudipen erabili nuela buruan, batzuk onak eta besteak txarrak.

Esate baterako: nire adineko lagun bat izatea atsegina izango litzateke, horrela tenisean egingo genuke edo zinera elkarrekin joan...

Baina handik pixka batera seguru nengoen ez ginela ongi moldatuko, oso desberdinak izango ginela eta edozein huskeriagatik eztabaida beroak izango genituela...

Gertakizunak asmatu eta berehalakoan baztertu egiten nituen, teoriak eraikitzen nituen, oinarririk gabeak, eta gainera hasierakoen kontrako argumentuekin erraz desegiten zirenak.

Onespena eta gaitzespena, aurkako bi sentimenduren arteko borrokan eman nituen bi egun haiek eta, ondorioz, ostiral hartan sekulako korapiloa nuen buruan, (...)